martes, 6 de noviembre de 2012

Euskal Herriko unibertsitateen kalitatea bermatu du EROSKI CONSUMERek


Master ofizialen eskaintzan lehiakortasun handia dute oraindik euskalunibertsitateek
Masifikaziorik gutxien daukaten unibertsitateen artean aurkitzen dira euskal unibertsitateak, EROSKI CONSUMERek Estatuan dauden 76 unibertsitateei buruz argitaratu duen gidaren arabera. Klaseen masifikazioa, irakasle bakoitzari dagozkion ikasle kopuruaren arabera kalkulatzen da. Estatuko unibertsitateen batez besteko masifikazioa 12,4koa da; aldiz, gidaren datu eguneratuek erakusten dute EHU dela unibertsitate publikoen artean ratiorik hoberena duena,8´4.Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere datu baikorrak ditu , masifikazioa 8´5ekoa izanik.

Euskal unibertsitate pribatuei dagokionez, Deustuko Unibertsitatea da Estatuko masifikazio ratiorik hoberena duen unibertsitatea, eta MUk urrenez urren jarraitzen dio. Nafarroako Unibertsitateak aldiz estatuko ratio gainditzen du, honen ratioa 13 izanik. Euskal unibertsitateen hornikuntza informatikoa azterturik, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea nabarmendu dira arlo horretan: ordenagailu bat hiru ikasleko.
      Euskal unibertsitateen artean, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak daukate ikerkuntza jardunik oparoena: bertan burutu dira euskal unibertsitateetan defendatu diren 572 doktore-tesietatik 503. Ildo berberari jarraituz, EHU da master ofizialetan eskaintza oparoena duena, 100 master inguru. Bestalde,  Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileei dagokionez (AZL), Nafarroako unibertsitatearen ratioa da handiena; EHUk aldiz unibertsitate-sistema guztiko apalena du.
     

Enpresekin dituzten hitzarmenei dagokionez, euskal unibertsitateetan pribatuek dute abantaila. Mondragon Unibertsitatearen arlo korporatiboa kontuan harturik 600 enpresekin aurkezten ditu harremanak. Deustuko Unibertsitateak jarraitzen dio urrenez urren 500 enpresen hitzarmenarekin. Guztien gainetik, Nafarroako           Unibertsitatea dugu, besteak beste 3000 enpresekin hitzarmenetan. Unibertsitate publikoei dagokionez, euskal unibertsitate publikoak ez dira atzean geratzen: EHUk 488 enpresekin ditu hitzarmenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aldiz 353rekin.



 









Master ofizialak; lehia erabakiorra konpetentzian
Master ofizialei dagokienez, aukeren artean ikasleek 2.564 master ofizial dituzte euren ikasketak osatzeko, 76 unibertsitatek eskainiak. Autonomia erkidegoei banaka  begiratuz gero, Kataluniak, Madrilek eta Andaluziak daukate eskaintzarik ugariena master ofizialetan, lehen biak 500 titulu baina gehiago biltzen dituzte. EHU izanik master ofizial gehien eskaintzen dituen euskal unibertsitatea, 100 titulu, oraindik urrun dago zifra horietatik. Atzera begiratuz ordea, badaude 20 master ere ez dituzten unibertsitateak. 

domingo, 4 de noviembre de 2012